XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zai zuten atondoko argipean etxeko jaun zaharra, Mattin.

Baserria, lau ixuritako teilatua duen horietakoa zen, zaharkituxea baina tinkoa halere, ate, leiho eta lau ertzak kararri landuz sendo eratuak zeduzkan eta.

- Gabon, mutilak - ezagutu zitueneko jiratuz Mattinek eta ezkaratzetik barneratuz - Etzekiat dakizuen, baina hemen bortzentzat bi egunetako lana ba zegok.

- Bai, jakinaren gainean gaude, Mattin - kuadrilako buruak besteekin batera nagusi zaharrari jarraiki, ate bat eta gero bestea iraganez azindegira ikuilua, korta iristen ziren bitartean.

Ba dakizu gu senitartekoak ibili ohi garela, ahalbait.

Ba da jende berria prest hortik zehar lan hauetarako, baina hobe da gaudentxook ahal duguntxoa egin dezagun, aunitzen artean bazterrak nahastea baino.

- Ez duk arrazoi faltarik hortan - Mattinek azienden alboko ustezko belar ondu piloa sarde batez garbitu eta, zaku tolostatu batzuen azpitan, pakete mordoska agertzen zuen bitartean.

Gratzia karabineroak ba al dik zuen gaurko martxaren berririk?.

- Tamalez, ezin aurkitu izan dut inon paketeetara hurreratu, makurtu eta uhaletatik helduz leporatzen zuela, Rafaelek eta Pozasi erran diot nondik nora jautsiko garen.

Gratzia bera jakinaren gainean jar dezan.

Baietz, agindu dit.

Kuadrilako gainerakoak ere beste horrenbeste egin zuten, alegia, pakete bana bizkarreratu.